top of page

Yui Kanan "El mundo del Cosplay en Japon"

Yui Kanan japoniar cosplayer ospetsu bat da, baita ONIGIRI+ konpainiaren burua ere, cosplay-a publizitate modu batean bihurtu duena Japonian. Kanan andereñoak Getxoko III. Manga Azokako gonbidatu berezietako bat izan zen, Japoniatik bertatik etorri baitzen Getxon hitzaldiak, elkarrizketak eta DJ sesioak eskaintzeko, bai Manga Azokan zein beste lokaletan. Kananek ez daki ez gazteleraz ez euskeraz; beraz, Hajime Kishi jaunak, Japoniako enbajadan lan egiten duena Madrilen, interprete lanak egin zituen Kanan andereñoak hitz egiten zuen bitartean.

 

 

 

Bere hitzaldian, jendez gainezka egon zena, Kananek bere bizitzari buruz hitz egin zuen. Kanan hikikomori bat zen —hitz japoniarra haien logelatik edo etxetik ezertarako ateratzen ez diren gazteak izendatzeko—, eta ez zen ezta klasera joaten ere, bere buruarekiko konfidantzarik ez baitzeukan. Baina, bere hitzetan, ezagutu bezain laster, cosplay-ak Kanan aldatu zuen barnetik: lagun berriak egin zituen, bere bizitzarekiko ikuspegia aldatu zuen, eta amets berriak garatu zituen ere bere zaletasun berriaren inguruan. Cosplay-ak esperientzia txarrak ahazteko balio izan zion, eta ni berri bat garatzeko, bide batez. Cosplay egitea “esperientzia paregabea” adierazi zuen Kananek hainbat aldiz, bizitza aldatzeko modukoa.

 

Kananek cosplay-a ezagutu zuen 17 urte zituenean. Bere lagun batek utzi zion hark egindako cosplay bat janzten, eta hainbeste gustatu zitzaion, non bere cosplay propioak sortzeko grina piztu zen bere barnean. Momentu horretatik aurrera, eta lanaren lanaz, Kananek cosplay-a industria batean bihurtzea lortu du, eta munduko cosplay enpresa bakarra sortu du, non jantziak eta cosplayerrak publizitatea egiteko tresna bihurtzen diren. Lanbide berri bat sortu zuen Kananek.

 

 

Ideia hau, gehienbat, animangaren —japoniar animazioak eta komiek sortzen duten multzoa— egoeraren aldaketatik etorri zen. Egun batetik bestera, hainbat autorek eta enpresek cosplay-a egile-eskubideen aurkako eraso bat bezala ikusten hasi ziren, beti guztiz kontrakoa izan bazen ere, eta hori Kanani ez zitzaion gustatu. Bere hitzetan, cosplay-ak ez ditu lanak izorratzen, promozionatzen baizik: norbaitek jantzi on bat prestatu eta erakusten duenean, ospea ematen dio jatorrizko lanari, autoreak ezer ere ez egin behar izan gabe. Beste hitz batzuetan, lana bultzatu egiten du. Hau ikusita, Kananek ideia bat izan zuen: cosplayer ofizialaren irudia sortzea, lanarekin zuzenean eta legez lotuta dagoena, publizitate modu berri gisa, bere grinetik dirua lortzeko eta zikinduta zegoen cosplayerren irudia garbitzeko eta hobetzeko.

 

Horren inguruan jaio zen ONIGIRI+. Kananek, lanbide berri bat garatu nahi ez ezik, berarentzat cosplay-a esan nahi duena jende guztiarekin partekatu nahi izan zuen: berarengan gertatu zen aldaketa sakon hori, garapen pertsonala. Horren inguruan hazi nahi zen profesionalki, eta cosplayer sareak sortu nahi zituen jende gehiago berarekin hazi zezan.

 

Horrez gain, Kananek ere komentatu zuen cosplay-aren egoera Japonian bertan. Orain dela urte batzuk, cosplay-a ikusten zen helduentzako zerbait gisa, konnotazio sexualak baitzituen: askok gustuko zuten cosplay-a bakarrik sexu-harremanak estimulatzeko, zerbitzari edo ikasle jantziak erotikoak baitira askoentzako. Hala ere, gauzak aldatu dira azken urteetan zehar eta, gaur egun, zaletasun gisa ikusten da.

 

Halloween bezalako ekitaldietan, cosplay-a asko hedatu da Japonian, baina, kasu askotan, oraindik begi txarrekin ikusten da. Era berean, cosplay-z jantzita joatea kaletik ez da betere normala eguneroko bizitzan, hemen Mendebaldean bestelakorik dirudien arren. Baina Kanan ez dago honekin ados: izan ere, pertsonaiek jantzi horiek erabiltzen badituzte haien eguneroko bizitzan, zergatik ezin dugu guk gauza berdina egin? Kananek jendearen eskubidea errebindikatzen du nahi duten bezala janzteko, eta gogotsu dabil lanean, poliki-poliki, cosplay-en irudi publikoa hobetzeko zentzu guztietan.

 

Hari egindako elkarrizketan, honen ostean irakurri daitekeena, Kananek bere ibilbideari buruzko hainbat datu gehiago eman zituen, eta bere enpresaren lanen buruzko azalpenak haratago eraman

bottom of page