top of page

Dendak:

Atal honetan Getxoko Manga Azokan parte hartutako denden iritziari buruz egingo da berba. Dendetako langileek Azokari buruzko duten iritzia, salmentei buruz eta bertaratutako jendeari buruzko portaerari buruz hitz egin dute. Iritzi esanguratsuenak bildu ditugu hemen.

 

Retropixeladores dendaren kasuan, oso salmenta gutxi egon zen larunbatean zehar, baina igandea “zalapartatsuagoa” izan zen eta gehiago irabaztea lortu zuten, galdeketa arratsaldea hasi baino aurretik egin  arren. Dena den, hori baino gehiago saltzea ez zuten espero lehenengo momentu batetik; beraz, diru-galerarik ez da egon. Gainera, lapurretarik ez zuten nabari, beste urte batzuetan ez bezala.

Haien postuarekin pozik zeuden, baina ez zuten Getxoko Komiki Azokan lekurik topatu aurten, haien materiala bertarako aproposa ez zelako. Hala ere, Manga Azoka gustukoa izan zuten edukiei eta bertaratutako jendeari begira, segurtasunekoek jendea kalera botatzea begi onez ikusi ez bazuten ere. Gainera, kexatu ziren Azokaren eguerdiko itxierari buruz, ixtea beharrezkoa ez dela pentsatzen dutelako eta jendeak birritan ordaintzera bultzatzen duelako praktika honek. Bonoren bat sortzea proposatu zuten Retropixeladoreseko langileak, sarrera merkeagoa izan dadin asteburu osoa bertan eman nahi dutenentzat.

 

Konechi dendak esan zuen salmentak ondo joan zirela bi egunetan zehar, espero bezala; aurreko urtearen parean, alegia. Esperientzia handia dauka Konechik Getxoko Manga Azokan, eta haien postua lortzeko arazorik ez zuten izan. Jendea jatorra izan zen haiekin, baina lapurreta saiaketaren bat gelditu behar izan zuten. Hala eta guztiz ere, Azoka gustukoa izan zuten ere, musika altuegia zegoen arren.

 

Cómics El Coleccionistak ez zuen gure galderei erantzun nahi izan.

 

C&O Alternative Shopek ez zeukan esperientziarik Getxon, baina tokia erraz lortu zuten denda berrien bila zegoelako Azokak. Salmentak ondo joan ziren; izan ere, gutxiago saltzea espero zuten. Azoka “ederra” iruditu zitzaien, eta asko gustatzen zitzaiela adierazi zuten. Jendea oso jatorra iruditu zitzaien, eta lapurketarik ez zuten nabaritu ere. C&O Alternative Shopeko langileak ez zuten kexarik plazaratu, ezta ohikoenak ere.

 

Azkenik, Zincok eta Jokerrek, Getxoko Manga Azokan eskarmentu handiko bi dendak, antzeko erantzunak eman zituzten. Biek zioten salmentak onak izan zirela, aurreko urtearen parekoak; postua lortzeko ez zen arazorik egon; jendea jatorra zen, eta lapurretak ez ziren jazo. Dena den, Zincok musika altua kritikatu egin zen, elkarrizketa bera egitea zaildu zuena; eta Jokerrek, berriz, igandeko itxiera orduaz kexatu zen: oso berandu amaitzen da Azoka, eta horrek gazteak bultzatzen ditu bertan berandura arte geratzera, eskola hurrengo goizean izanda ere.

 

bottom of page